Inauteriak borobiltzeko Kontuen Eguna izan zuten larunbatean Iturenen. Haurren dantza saioa egin zuten plazan, ondotik Estefi Etxebeste herritarra eta Imanol Royo harri jasotzaileen saioa izan zen, eta plazako jarduna bukatzeko herritarren arteko herri kirol desafioa egin zuten. Ondotik, Julio Soto eta Joanes Illarregi bertsolariekin bertso bazkaria egin zuten ganbaran.
Argazkiak: Ainara Mindegia.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.