Zubietako herriko ostatua errentan hartzeko aukera ireki dute berriz ere

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 31a, 18:00

Zubietako herriko ostatua errentan emateko deialdia egin du berriz ere udalak.

Zubietako herriko ostatua errentan emateko deialdia egin du berriz ere Zubietako udalak. Taberna, jatetxea eta logelak kudeatu beharko ditu maizter berriak. Proposamenak aurkezteko epea otsailaren 10era arte zabalik dago. Hasierako prezioa 400 eurokoa da. Lan egunetan 08:00etatik 11:00etara aurkez daitezke proposamenak herriko etxean bertan, 948 45 01 61 telefonora deituz edo www.zubieta.eus webgunearen bitartez.

Lehiaketan baloratuko dira ustiapen proiektua eta eskaintza ekonomikoa.

Iragarkia argitaratu da Nafarroako Kontratazio Atarian. Bertan daude baldintza guztiak, Udaletxean eta udalaren web orrian  ere eskura daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun