Bidasoko kiwiak izanen dira otsailaren 1eko Iruñeko EKOmerkatuaren sasoiko nobedadea

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 31a, 13:30

Bidasoaldeko kiwiak plazaratuko dituzte larunbatean Iruñeko EKOmerkatuan.

Nafarroako bertze hainbat produktu ekologikorekin batera plazaratuko dira Iruñeko autobus geltoki zaharrean, larunbatean 10:00etatik 14:00etara

Urteko lehen EKOmerkatua datorren otsailaren 1an izanen da. Nafarroako elikagai ekologikoen merkatua larunbat honetan itzuliko da, eta Nafarroako 15 ekoizlek parte hartuko dute, elikagai anitzekin. Nafarroako sasoiko elikagaiek ere presentzia handia dute hilabete honetan, Kibbisatek Donamarian eta Donezteben hazitako kiwiekin etorriko da.

Larunbat honetako EKOmerkatua Nafarroako sasoiko elikagaiei balioa emanez hasiko da. Kasu honetan, neguko barazkiak dastatuko dira eta Donamaria/Doneztebeko kiwiak.

Barazkiez gain, kiwiek Nafarroako izar sasoiko elikagaiak dira. Kibbisaten kiwi ekologikoak landatzen dituzte Nafarroako Pirinio Atlantikoan 2008tik, CPAEN/NNPEKeko ziurtagiria izanda. Guztira Hayward barietateko 16 hektarea kiwi landatzen dituzte, Baztan-Bidasoa haranean, Nafarroako iparralde heze eta berdean. Landaketek mikroklima bakarra eta lur emankorrak dituzte, eta, horri esker, aparteko kalitateko kiwiak lor daitezke. Larunbat honetan eskuragarri egonen dira, Maite Urrozen eskutik.

Sasoiko produktu osasungarri eta jasangarrien EKOmerkatua izanen da, hilero parte hartzen duten Nafarroako elikagai ekologiko ugariez gain: Artzibarko ogia eta pastak, olioa, gazta eta lekaleak Lizarraldean, Caparrosoko sasoiko barazkiak, Imotz bailarako arrautzak eta ahuntz gazta, Arbeiza eta Izurzuko eztia, Faltzesko olioa eta almendrak, Beriaingo pasta, Baztango gazta urdina eta Goñi bailarako lekaleak eta patatak.

 

EKOMERKATUA

Otsailaren 1an, 10:00etatik 14:00etara. Iruñeko Autobus Geltoki Zaharra.

Ekollaondo. Arrautzak, ahuntz-gazta. Goldaratz.

Elkea. Lekaleak, garagardoa, sagar-zukua. Bakedano eta Artaxoa.

El Puente Viejo. Barazkiak. Caparroso.

Lakabeko okindegia. Ogia eta pastak. Lakabe.

Ecológicos Aranda. Oliba-olio birjina estra eta almendruak. Faltzes.

Pittika. Behi-gazta. Erratzu.

Javier Anocibar. Patatak, txitxirioa eta udareak. Munarriz.

Axuribeltz. Ardi-gazta. Iturgoien.

Larrezabal eco. Queso. Alsasua.

Erlandere. Eztia. Arbeiza.

Pasta Martinelli. Pasta. Beriain.

Gil Pagola. Aceite. Eulz.

Bodegas Azpea. Ardo. Irunberri

Hazialdeko. Zereala eta lekalea. Nafarroa

Ekosagar.Zagar-zukua. Oskoz

Erlan. Eztia. Izurzu

 

POSTU GONBIDATUA

Kibbi SAT. Kiwiak. Donamaria eta Doneztebe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun