Nekazaritza ibilgailuen azterketak eginen dituzte egunotan Iturenen eta Aurtitzen

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 30a, 17:00

Nekazaritza ibilgailuen azterketa teknikoak eginen dituzte egunotan Iturenen eta Aurtitzen.

Azaroaren 20tik aitzinera herriz herriz dabiltza tailer ibiltariarekin nekazaritzako ibilgailuei azterketa egiten. Urtero bezala, aurten ere Iturenen eta Aurtitzen izanen dira egun bat baino gehiagotan, traktoreak eta bertze ibilgailuak aztertzen. Urtarrileko azken egunean, hilaren 31n, Iturengo Lopeneko bordan izanen da lehen hitzordua. Bigarren hitzordua, berriz, otsailaren 5ean izanen da Iturengo plazan eta biharamunean, otsailaren 6an, Aurtitzen elizako aparkalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun