Inauteak 2026

Ituren eta Zubietako Udalek inauterietan autobus zerbitzua antolatu dute aurten ere

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 23a

Aurtitz, Ituren eta Zubietako inauteak ikustera autobusez hurbiltzeko deia egin dute Iturengo eta Zubietako udalek..

Gainean ditugu inauteriak. Aurtitzen, Iturenen eta Zubietan abiatu dira dagoeneko eta ortzegun ilunabar partean puska biltzen ibiliak dira. Azken bi urteetan bezala, inauterietako astelehen eta asteartean autobus zerbitzua antolatu dute Iturengo eta Zubietako udalek.

Astelehenean Iturenera eta asteartean Zubietara urtero hurbiltzen den jende kopurua ikusita, arazoak sortzen dira ibilgailuak aparkatzeko orduan. Azken urte hauetan auto aunitz izaten dira Doneztebe eta Leitza lotzen dituen errepidean gaizki aparkatzen direnak eta honek arazoak sortzen ditu. Hori ikusita, Ituren eta Zubietako udalek elkarlanean arazo horri aurre egin eta autobusa (lanzadera) zerbitzua antolatu dute. Aparkalekua antolatu dute Doneztebeko eskolako futbol zelaian eta handik, urtarrilaren 26an eta 27an, astelehenean eta asteartean, 09:00etatik aitzinera Doneztebe-Ituren-Aurtitz-Zubieta ibilbidea eginen du autobusak. Astelehenean, Aurtitz eta Zubietara azken bidaia 12:30ean eginen du. Ordu horretatik aitzinera, Palazioko zabaldegian geldituko da. Palazioko Joan-etorriaren prezioa 3 eurokoa da.

Errepidea, astelehenean 12:00etatik 16:00etara eta asteartean 12:00etatik 17:00etara itxita egonen dela gogoratu dute Iturengo eta Zubietako udalek, Doneztebeko gasolindegian eta Zybieta sarrerarn.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun