Ander Larraburu txirrindulari sunbildarra garaile Valentziako pistan

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 22a, 17:00

Ander Larraburu sunbildarra, Espainiako kopako probako podiumeko goitiko koskan, igandean Valentzian.

15 urteko sunbildarra kadete mailan aritu zen Nafarroako selekzioarekin asteburuko Espainiako Kopako proban eta lehen postua eskuratu zuen

Nafarroako pistako txirrindulari selekzioa joan den asteburuan Valentziako Lluis Puig belodromoan ibili zen Espainiako Kopako proba egiten. Aipatzekoa da Ander Larraburu Hernandorena sunbildar gazteak, 15 urterekin, kadete kategorian parte hartu zuela. Ez soilik parte hartu, bere kategorian irabazle suertatu baitzen, 48 puntu eskuratuz.

Hurrengo txanda, asteburu honetan eginen du Larraburuk Sevillan eta azken txanda, otsailaren 1ean Tafallan.

Ander Larraburu Nafarroako pistako txirrindulari selekzioarekin, Valentziako proban.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun