San Anton eguna ospatzen ari dira Zubietan

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 17a, 14:30

San Anton baselizan ospatutako mezaren ondotik aperitiboa eskaini du herriak aurten ere.

Aurten ere San Anton eguna ospatzen ari dira Zubietan, baselizaren inguruan. Ohiko egitarauari gehitzeko aurten afaria egitekoa zuten estalpean, baina bertan behera gelditu da eta ez da afaririk izanen. Horren ordez, taloak izanen dituzte.

Beraz, goizean, meza eta aperitiboa izan dituzte San Anton baselizan eta arratsaldean txokolatea eta dantzaldia izanen dute estalpean Modestorekin. Arratsean taloak ere eskainiko dituzte estalpean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun