Azkenean ez dute afaririk izanen Zubietako San Anton egunean

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 15a, 12:00

San Anton baselizaren inguruan eginen dituzte goizeko ospakizunak, baina gauean afaria eskainiko dute lehen aldiz.

Aurten ere San Anton eguna ospatuko dute Zubietan, baselizaren inguruan. Ohiko egitarauari gehitzeko aurten afaria egitekoa zuten estalpean, baina bertan behera gelditu da eta ez da afaririk izanen. Horren ordez, taloak izanen dituzte.

Beraz, goizean, meza eta aperitiboa izanen dituzte San Anton baselizan eta arratsaldean txokolatea eta dantzaldia Modestorekin. Arratsean taloak eskainiko dituzte estalpean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun