Gaurtik hasi eta hilaren 31ra bitartean Hegoak hegan erakusketa egonen da ikusgai Doneztebeko liburutegian. Bertan, Bubisher Saharako Errefuxiatuen Kanpalekuko liburutegiei buruzko informazioa bildu dute 16 paneletan.
Urtarrilaren 23an, aldiz, haurrentzako ipuin kontaketa izanen da 17:00etan liburutegian. 5 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduriko kontaketa izanen da eta Saharari buruzko ipuinak kontatuko dituzte. 18:30ean, aldiz, Saharako Kabiak elkartearen eskutik, Mendebaldeko Saharari buruz eta Bubisher proiektuari buruzko ariko dira.
Zikloa bukatzeko, irakurketa klub irekia izanen da hilaren 30ean, ortzeguna. Saharako erritoei buruz mintzatzen den Ritos de Jaima liburua landuko dute. Hitzordua 18:00etan paratu dute liburutegian.