Kantu zaharren bazkaria antolatu dute otsailaren 8an Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 12a, 08:00

Angel Mariezkurrenarekin batera –argazkian–, Bankako Menditarrak, Aitor Ibarra eta Beñat Mitxelena ariko dira kantu zaharren bazkarian.

Ulibeltzak elkarteak antolatu du eta txartelak heldu den larunbatean, ilbeltzaren 18an, paratuko dituzte salgai.

Sunbillako Ulibeltzak elkarteak gonbidatuta, Bankako Menditarrak, Angel Mariezkurrena, Aitor Ibarra eta Beñat Mitxelena ariko dira otsailaren 8ko kantu zaharren bazkarian. Elkartean bertan eginen dute bazkaria.

Txartelak ilbeltzaren 18an

Txartelak 50 euro ordaindu beharko dira eta Ulibeltzak elkarteko bazkideek eta haien bikotekideek izanen dute lehentasuna. Horiek 18:00etan izanen dute txartelak hartzeko aukera eta 18:30ean gainerakoek.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun