Erremonteko Masters buruz buruko txapelketaren hamabosgarren edizioaren aurkezpena egin dute urtarrilaren 7an Donostiako Reale Arena futbol zelaian. Lau erremontista ariko dira: Ansa II.a, Barrenetxea IV.a, Azpiroz eta Aimar Jabalera doneztebarra.
Udako buruz buruko txapelketako lau erremontista onenek jokatzen dute Masters txapelketa. Ansa II.a izan zen txapeldun eta Barrenetxea IV.a txapeldunorde. Urriza eta Juanenea hirugarren eta laugarren izan ziren, baina Iruñekoak, iaz bezala, uko egin dio txapelketa jokatzeari eta saldiastarrak ezin du jokatu, aitatasun bajarekin dagoelako. Honek, txapelketa jokatzeko aukera eman die Azpirozi eta Jabalerari.
Preseski, Uitzikoak eta Doneztebekoak jokatuko dute txapelketako lehen partida abenduaren 11n, larunbatean 16:30ean hasiko den jaialdiko bigarren partidan. Partida honetako irabazleak ligaxka jokatuko du, Ansa II.arekin eta Barrenetxea IV.arekin batera. Ligaxkan denek denen kontra jokatuko dute hiru jardunalditan, urtarrilaren 18an, urtarrilaren 25ean eta azaroaren 1ean. Ligaxkako bi lehenbizikoek otsailaren 8an jokatuko dute finala.
Urtarrilaren 11ko jaialdia Galarretan
Aipatu bezala, irailaren 11n, larunbatean 16:30ean hasiko den jaialdiko bigarren partida izanen da Masters txapelketakoa. 30 tantora jokatuko dute Azirozek eta Jabalerak. Jaialdiko lehen partidan, hiru jokotara ariko dira Gurrutxaga eta Eskudero, debuta eginen duen Aiestaran VII.aren eta Aiestaran VI.aren kontra. Hirugarren partidan, Ansa II.a eta Larrañaga, Aldabe eta Barrenetxea IV.aren kontra ariko dira.