Igande goizean, etxez etxe kalejira egin zuten eratsundarrek, eta arratsaldean haurrendako merienda izan zen trinketean. 19:00 aldera ailegatu ziren Errege Magoak. Karroza batean sartu ziren Eratsunen, eta ondotik, elizan haurrei opariak banatu zizkieten. Hitzordu berean, hiru zozketa ere egin zituzten gazteek: bi saski eta Donamariako Benta jatetxean bazkaria. Saskiak Peio Beraza eta Peio Juanenearendako izan ziren, eta otordua Virginia Retegirendako.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!