Ohiturari eutsiz, errege bezperan joareak eta ardi bizkar-larruak ganbaretatik atera eta astindu dituzte Zubietan (bideoan), Iturenen eta Aurtitzen bezalaxe. Zubietan, goizean goiz koxkorrenek joareak paratu eta bordetara bisita egin zuten. Ondotik, herrira jaitsi eta txikienekin herriko etxeak bisitatu zituzten, eskearekin batera. Eguerdi partean, berriz, koxkorrek beste aldeko bordetara bisita eginez bukatu zuten eskea. Eguraldia lagun, egun bikaina izan zuten. Gauean eta goizeko ordu txikietan, nagusienen txanda izan zen eta hauek herri batetik bertzerako bisitak ere egin zituzten. Bideoa: Izaskun Zubialde
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.