Beintzako Ostatuaren aldeko elkarretaratzea Errege bezperan

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 7a, 20:00

Beintzako Ostatuaren defentsan elkarretaratzea egin zuten igandean.

Beintzako ostatuak azken aldi honetan jasaten duen egoera salatzeko eta herriko elkargune hau defendatzeko, hainbat herritar elkartu dira igande eguerdian, Errege bezperan. Herritar batek ostatuko terrazaren baimena bertan behera uzteko eskatu dio Beintza-Labaiengo Udalari eta udalak eskaera atzera bota badu ere, herritarrek bere aldarrikapena egin dute ostatuaren lana babestuz, Ostatua eta terraza, elkarbizitzeko tokiak dira. Errespetatu! zioen pankarta batekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun