Alazne Aizpuruk eta Izaskun Iriartek irabazi dute emakumezkoen frontenis txapelketa

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 3a, 11:00

Emakumezkoen binakako frontenis txapelketa egin dute lehenbiziko aldiz Donezteben.

Abenduaren 27an egin zuten hitzordua, Doneztebeko frontoian. Hamabi bikotek parte hartu zuten, eta txapela Narbartera joan zen. Alazne Aizpuru eta Izaskun Iriarte izan ziren irabazle. Bigarren postuan Naroa Telletxea eta Maite Larretxea gelditu ziren; hirugarren Gurutze Aizpuru eta Itziar Mitxelena eta laugarren Esther Iriarte eta Virginia Fernandez.

Partiden ondotik, mahaiaren bueltan bildu, eta giro ederrean bazkaldu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun