Finala eta 3. eta 4. posturako sailkapenak abenduaren 31n jokatu zituzten Doneztebeko kiroldegia goraino betea zela. Finalaren ondotik, sari banaketa egin zuten, eta banakako hainbat sari ere eman zituzten.
Txapelketako jokalari hoberena Omar Ugartemendia izan zen, atezain hoberena Jokin Arozena eta gol gehien sartu dituen jokalaria, pitxitxia, alegia, Eki Erasun.