Sunbillako III. San Silvestre lasterketarekin akabera ezin hobea eman zioten urtezahar egunari. Urtetik urtera arrakasta gehiago duen lasterketa dela argi ikusi zen. Parte hartzea handitzen ari da, bai haur, gaztetxo eta helduen artean. Haurrak izan ziren lehenak helmugara ailegatzen. Ondotik gaztetxoek, gazteek eta helduek lau itzuliak egin zituzten. Lehen itzulia beti elkarrekin, eta ondokoak bakoitzak bere erritmora, gozatuz.
Emakumezkoetan, irabazlea Sara Garcia Sanzberro izan zen, bigarren Jone Bertiz Ariztegi eta hirugarrenak Nahia Portu Zelaieta eta Ainhoa Armendariz Aizkorbe.
Gizonezkoetan berriz, lehenak Eneit Bertiz Apezetxea eta Koldo Herrera Urroz izan ziren, eta hirugarrena Ekaitz Bertiz Apezetxea.
Gero, txartelen sariak banatu zituzten. Iraia eta Iraitz Sarratea Arretxeak Ultzamako lotea eskuratu zuen; Bustitzen bi otorduak Kiara Uriz Sainzek eskuratu zuen; Elortxurin bi otorduak Josune Agirre Maritorenak; magra Ane Petrirena Insaustik eta Elgorriagako bainuetxean zirkuitu bat, Endara Larzabal Arriolak.
Eskerrak eman antolakuntza lanetan ibili direnei, parte hartzaileei eta sariak egin dituzten Bittori Jaimerena, Rakel Urtxegi, Edurne Urroz, Olaia Gandara eta Itxaso Arrietari. Parte hartzea haunditu da, ikusleak ere urtetik urtera gehiago dira. Giroa animatzeaz, urtero bezala, J&J DJak arduratu ziren.