Gwendal Larque eta Saioa San Miguel gailendu dira Doneztebeko 17. San Silvestre lasterketan

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 2a, 16:00

Doneztebeko 17. San Silvestre lasterketako gizonezkoen eta emakumezkoen podiuma.

Proba nagusian 190 korrikalari atera ziren eta kategoria ttikiagoetan bertze 70 bat neska-mutiko

Doneztebeko Erreka elkarteak hamazazpigarren aldiz antolatutako San Silvestre lasterketa egin zuten abenduaren 31n. Proba nagusian 190 korrikalari atera ziren eta, horien artean, Gwendal Larque beratarra eta Saioa San Miguel doneztebarra nagusitu ziren. Kategoria ttikiagoetan ere bertze 70 bat korrikalari izan zirela kontuan hartuz, inoiz baino parte-hartzaile gehiago izan ditu Doneztebeko lasterketak.

Gizonezkoetan, Gwendal Larque beratarraren gibeletik, Narbarteko Joseba Elizagoien eta Doneztebeko Santi San Miguel sartu ziren. Emakumezkoetan, berriz,  Doneztebeko Saioa San Miguelen ondotik, Doneztebeko Amaia Jorajuria eta Iturengo Naroa Telletxea sartu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun