Erreka guraso elkarteak 2.820 euro bildu ditu ANA elkartearentzako

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 20a, 15:30

Doneztebeko Erreka guraso elkarteak tonbola solidarioa egin zuen pasa den asteburuan. ANA Nafarroako Autismoaren Elkartea laguntzeko bideratuko dute tonbolari esker lortutako 2.820 euroak. Bi saski ere zozketatu zituzten eta Ainhoa Mutuberria eta Maider Zarasketa izan dira saridunak. Gainera, postal lehiaketa ere egin dute eta postal aski ederrak bildu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun