Urtero legez, aurtengoan ere Doneztebeko Mendi abesbatzak Eguberriko kontzertua bikaina eman du abenduaren 13an elizan, Santa Luzia egunari akabaila borobila emanez. Kontzertuan, Mendi Abesbatzarekin batera, Mendi Ttikiko gaztetxoak ere aritu ziren. Eta nola ez, Donezteben ohikoak bihurtu diren Donostiako Udalaren Txistulari Taldeko kideak ere bertan izan ziren beren bakarreko saioa jo ondotik abesbatzekin elkar lanean aritzeko, Aitor Arozenaren zuzendaritzapean.
Errepertorioan Gabon kantak izan ziren nagusi: Tomas Garbizuren Gaur hemeretzi mendi, Jose Ignazio Ansorenaren Bizi berria edota Adolphe Adamen Oh Holly night ezaguna tartean, baita zenbait sorpresa ere.
Abesbatzako hainbat abeslariren bakarrekoak ere entzun ziren, hala nola, Loli Salaberri, Alicia Telletxea eta Xalbador Arriolarenak.