Jakinarazi dituzte Doneztebeko merkatariek eta zerbitzuek zozketatutako lau bonuen zenbaki saridunak

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 17a, 10:30

Ikusmin haundia pizten du tonbolak urtero. Aurtean 150 euroko lau txartel zozketatu dituzte.

Doneztebeko merkatarien eta zerbitzuen elkarteak  150 euroko 4 bonuren zozketa egin du eta honakoak izan dira zenbaki saridunak: 4859, 1988, 2134 eta 1297.

Saridunek bihar arte, abenduaren 18a, izanen dute epea beren txartela aurkezteko. Horretarako Artlepo-Onddo ta Punto dendan aurkeztu beharko dute txartela, edo bertzela telefonoz deitu 98 45 04 78 zenbakira.

Zenbaki saridunen bat agertzen ez bada, ortzegunean, hilaren 19an, aterako dute erreserbako zenbakia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun