Gatazken kudeaketan laguntzeko hitzaldia izanen dute abenduaren 18an Donezteben

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 17a, 11:00

Mendaur institutuan emanen du hitzaldia Oihana Zabaletak asteazken arratsaldean.

Mendaur institutuan emanen du Oihana Zabaletak, asteazkenean 18:30ean

Gatazken kudeaketa eta elkarbizitza sustatzea izenburuarekin hitzaldia emanen du Oihana Zabaletak abenduaren 18an, asteazkenean 18:30ean hasita, Doneztebeko Mendaur institutuan. Malerrekako Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz antolatutako solasaldirako izena emateko, Whatsapp bidez, 638  52 97 85 zenbakian.

Landuko diren gaiak honako hauek izanen dira: elkarbizitzarako, adierazpen emozionalaren garrantzia haurtzaroan, nerabezaroan eta helduaroan; seme-alaben arteko harremanak eta gurasoen laguntza; elkarbizitza egokiaren lanketa eta zirkulu errestauratiboak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun