'HurbilDU' elkartasun proiektua aurkeztu dute Donezteben

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 17a, 08:00

Larunbatean aurkeztu zuten 'HurbilDU' proiektua Donezteben

Larunbatean aurkeztu zuten Doneztebeko Mendaur institutuko 3. eta 4. DBHko frantseseko ikasleek eta irakasleek 'HurbilDU' elkartasun proiektua. Senegalgo institutu bati lagundu eta Senegalgo Barkedjiko eta Mendaur Institutuko ikasleen eta irakasleen arteko harremana bultzatu nahi dute.

Proiektuaren lehen helburua Senegalgo eskolara ura eramateko ura biltzea zen. Aurkezpena egin aitzinetik, ordea, helburua betea zuten, eta beraz, bildutako dirua liburuak, eskolako materiala eta ofizinako materiala erosteko erabili zuten.

Dirua biltzeko kontu korronte bat ere paratu dute martxan: ES14 3008 0050 38 5349617125.

Larunbatean egindako aurkezpenean, proiektuaren nondik norakoak azaltzeaz gain, dantza eta antzerkia ere izan zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun