Giro ederra izan dute Doneztebeko triki bertso poteoan

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 16a, 14:00

Giro ederra izan zen nagusi ortziralean Donezteben egin zuten triki bertso poteoan.  Ilunabarreko 19tan Maylin ostatuan hasi eta ia hiru orduz luzatu zen ostatuz ostatuko ibilbidea, bidean Xarmant, Ameztia, Irrintzi, Xanti2 eta Titi ostatuetatik pasa ondotik.

Argazkiak eta testua: Malerrekako Bertso Eskola

Ekhiñe Zapiain eta Kattin Madariaga fin ibili ziren bertsotan Janire, Izarne eta Xuban trikitilariek lagunduta. Gozatu ederra hartu zuten ostatu guzietan ez bada ere, batean edo bertzean egon ziren bertsozaleek.

Malerrekako Bertso Eskolak eskerrak eman nahi dizkie hurbildutako guztiei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun