Sunbillako Ulibeltzak elkartean arrakasta handiko talo jatea, bingoa eta mus txapelketa ospatu ziren abenduaren 6an. Heldu den urteko maiatzaren 10ean eginen den Mendi Duatloiaren aldeko arratsalde-gaua ederra izan zen.
Taloetan jendetza ibili zen. Bingoan ere arrakasta izan zuen: lehen txandan linea Luis Retegik eta bingoa Gari Aiesak eta Jokin Petrirenak egin zuten. Bigarren txandan, linea Laura Mendibilek eta bingoa Aitana Retegik. 25 bikotek hartu zuten parte mus txapelketan. Irabazleak, Aitor eta Ane Etxalar anai-arrebak izan ziren, bigarren Edurne Urroz eta Rakel Urtxegi, hirugarren Enaitz Arozena eta Joxean Elizalde eta laugarren Lander Sagaseta eta Xabier Chouza.