Senegalgo institutu baterako dirua lortzeko ‘hURBILDU’ proiektua aurkeztuko dute larunbatean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 9a, 20:00

Barkedjiko ikasleak. Argazkia: Marta Indart.

Elkartasun proiektu ederra dute esku artean Doneztebeko Mendaur Institutuko 3. eta 4. DBHko frantseseko ikasleek eta irakasleek: hURBILDU.

Helburu bikoitzarekin landu dute hURBILDU. Alde batetik, Senegalgo Barkedjiko institutura ura eramateko dirua bildu nahi dute, eta bertzetik, Barkedjiko eta Mendaur Institutuko ikasleen eta irakasleen arteko harremana bultzatu nahi dute.

Proiektua larunbat honetan, abenduaren 14an, aurkeztuko dute Doneztebeko zine aretoan, 19:00etan. Proiektuaren nondik norakoak esplikatzeaz gain, antzerkiarekin eta dantzarekin borobilduko dute hitzordua.

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun