Galdetegia betetzearekin batera, urteroko kuota ere ordaindu beharko dute: hamalau urtera artekoek 15 euro ordaintzen dituzte eta hamalau urtetik gorakoek, 25 euro.
1976an sortu zuten Erreka Kirol Elkartea eta geroztik, Donezteben eta Malerreka osoan kirola sustatzeko lanean ari dira. Eskubaloia, pilota, Mendiaren Eguna, Bortz Kirol Txapelketa... asko dira urtean zehar antolatzen dituzten ekimenak.