Zubietako Udalak azaroaren 28an egindako osoko bilkuran erabaki zuen Zubietako Herriko Ostatuko ostatua, jatetxe zerbitzua eta logelak errentan ateratzea. Eta urtarrilaren 2an akituko da proposamenak aurkezteko epea, zehazki, 11:00etan. Eskaintzak Zubietako Udaletxean aurkeztu beharko dira, idazkaritzan.
Hasierako prezioa 400 euro gehi BEZa izanen da eta informazio gehiago nahi duenak 948 45 01 61 telefonora deituta edo www.zubieta.eus atarian sartuta eskuratzen ahal du.