Euskararen Eguna ostiralean ospatuko dute Ezkurran

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 4a, 14:00

Urteak daramatzate Ezkurran Euskararen Eguna ospatzen. Argazkia duela bi urtekoa da.

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna izan dela oroituz, Ezkurran pestarako aitzakia aurkitu dute. Euskararen Eguna antolatu du Ezkurrako Udalak

Ostiralean, abenduaren 6an, egin dute hitzordua eta afari musikatua eginen dute. 20:30ean Barranka jatetxean afaltzeko bilduko dira eta Beñat Mitxelena arduratuko da afaria girotzeaz.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun