Karrikaburuk ez du areriorik Doneztebeko Bortz Kirol txapelketan

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 2a, 11:00

Bortz Kirol txapelketako lau pilotari onenak, Errekako eta Doneztebeko Udaleko ordezkariekin, sari banaketaren ondotik.

Hirugarren edizioan ere Eiheralarrekoak jantzi du txaoela, Ugalde oiartzuarrari 66-37 irabazita

Doneztebeko Erreka elkarteak hirugarren aldiz antolatutako Bortz Kirol txapelketaren finala jokatu zen azaroaren 30ean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Ez zen ezustekorik izan eta aitzineko bi edizioetan bezala, Eiheralarreko Jerome Karrikaburu suertatu zen txapeldun, gaur gaurkoz areriorik ez duela erakutsiz. Andoni Ugalde oiartzuarrari bortz pilota modalitatetatik lauretan irabazi zion eta azken markagailuan 29 tantoko aldea atera zion (66-27).

Xaren, joko garbin eta eskularruarekin nabarmendu zen Karrikaburu eta 15-3, 15-1 eta 15-4 irabazi zuen modalitate horietan. Dagoeneko finala erabakia, palaz estuago joan ziren kontuak, baina halere 15-14 irabazi zion Karrikaburuk Ugalderi. Oiartzuarrak, aldiz, eskuz lortu zuen bere partida irabaztea (15-6).

Karrikaburu, hirugarrenez txapeldun.

Beraz, hirugarrenez Jerome Karrikaburu txapeldun. Joseba Legarra, Errekako presidentearen, Gorka Bidegain antolatzailearen eta Doneztebeko Udaleko Nerea Zazpe eta Santi Belarra zinegotzien eskutik hartu zituzten finalistek beraien garaikurrak.

Andoni Ugalde oiartzuarra txapeldunorde izan da, txapelketa ederra jokatu ondotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun