Bertze urte batez Iturengo Kultur egunak antolatu ditu Iturengo Udalak abenduaren 6tik 8ra. Ipuin kontaketa, talo jatea, mus txapelketa, haur. Jokoak, azoka eta, borobiltzeko, igandean, Jon Plazaolaren bakarrizketa izanen dute.
Abenduaren 6an, ortziralean 17:30ean, Ezberdin bezain eder ipuin kontaketa musikatua izanen dute Herriko Etxeko Ganbaran, Gora-Gora Fest! 2024 egitarauaren barrenean. Horrekin lotuta, talo jatea izanen dute estalpean, Guraso Elkartearen eskutik eta mus txapelketa Herriko Ostatuan.
Abenduaren 7an, larunbatean 17:00etan hasita, Haur jokoak (partxisa, oka, bingoa...) eta bingo musikatua izanen dituzte Aurtizko Ostatuan. Tailerrak ere eginen dituzte eta txokolate beroa ere emanen dute.
Abenduaren 8an, igande goizean artisau azoka izanen dute Iturengo plazan edo, eguraldi txarra eginen balu, Aurtizko frontoian. Arratsaldean , 17:30ean, Jon Plazaolak Tutum Platz! bakarrizketa aurkeztuko du Iturengo Herriko Etxeko ganbaran. Sarrerak 3 eurotan salgai daude, 685 63 31 95 (Arkaitz) edo 646 21 45 73 (Maria) telefonoetara deituz.