Doneztebeko Erreka elkarteak hirugarren urtez antolatutako Bortz Kirol txapelketa azkenera ailegatu da. Azaroaren 30ean, larunbatean 17:00etan jokatuko dute Eiheralarreko Jerome Karrikaburuk eta Oiartzungo Andoni Ugaldek Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Sarrera doakoa izanen da. Lehen bi edizioak irabazi dituen Karrikaburu izanen da faborito, baina txapela lehen aldiz lortzen saiatuko da Ugalde. Finalaren ondotik sari banaketa eginen dute.