Doneztebeko eta etxeko bikoteen arteko lehia izanen dute ortziralean Azpeitiko erremonte txapelketako finalean

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 28a, 10:00

Mitxeo eta Uterga doneztebarrak, Agirrezabala eta Matxin III.a azpeitiarren kontra ariko dira ortziraleko finalean.

Uterga eta Mitxeo, Matxin III.aren eta Agirrezabalaren kontra ariko dira

Xanti Uterga eta David Mitxeo doneztebarrak Matxin III.a eta Agirrezabala azpeitiarren kontra ariko dira azaroaren 29an, ortziralean, jokatuko den Azpeitiko erremonte profesionaleko txapelketaren finalean. Ortziralean 19:30ean hasiko den jaialdiko lehen partidan, Eloy Otxandorena doneztebarra eta Otano, Mikel Mikelarena oiztarraren eta Ionen kontra ariko dira.

Joan den ortziraleko finalerdietako jaialdia bezalaxe, finalekoa ere Valentzian DANAk kaltetutakoaren aldekoa izanen da. Sarrerak 5 eurotan salduko dituzte. Pronostiko garbirik gabeko finala izanen da. Mitxeok gibelean agintzen badu, Utergari lanak erraztuko dizkio eta bidea eginen du Doneztebeko bikoteak, baina azpeitiarrek Izarraitz pilotalekuaren ezagutza dute beraien alde. Doneztebe eta Azpeitia, Nafarroa eta Gipuzkoa lehian izanen dira, beraz, Azpeitiko finalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun