Uterga eta Mitxeo izanen dira Azpeitiko erremonte txapelketako finalean

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 25a, 18:00

Ion, Otxandorena, Mitxeo eta Uterga, Azpeitiko finalerdia hasi baino lehen. Bikote gorria izanen da ortziraleko finalean.

Otxandorenari eta Ioni finalerdia  irabazi ondotik, Matxin III.a eta Agirrezabala izanen dituzte esperoan azaroaren 29ko finalean

Azpeitiko erremonte profesionaleko txapelketako finalerdiak jokatu zituzten ortziralean Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Lehenbizikoan, Matxin III.ak eta Agirrezabalak 35-25 irabazi zieten Zeberio II.ari eta Otanori eta bigarrenean, Xanti Uterga eta David Mitxeo doneztebarrek 35-28 irabazi zieten Eloy Otxandorena doneztebarrari eta Ioni. Honela, Uterga eta Mitxeo eta Matxin III.a eta Agirrezabala aurrez aurre izanen dira azaroaren 29an Azpeitian jokatuko den finalean.

Azpeitiko txapelketako lehen finalerdian Agirrezabala, Matxin III.a, Otano eta Zeberio II.a. Honetan urdinak gailendu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun