Bortz Kirol txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte larunbatean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 22a, 16:00

Imanol de Rueda izanen da eskualdeko pilotari bakarra Bortz Kirol txapelketaren finalerdian. Argazkiak, lehen bi edizioetako txapeldun eta aurten ere faborito den Karrikabururekin ageri da.

Ezkurra pilotalekuan, 16:00etan hasita, Karrikaburu eta Ugalde ariko dira lehen finalerdian eta Luixa eta Imanol de Rueda doneztebarra bigarrenean

Erreka elkarteak hirugarren aldiz antolatutako Bortz Kirol txapelketa azken txanpan sartua da eta azaroaren 23an jokatuko dituzte finalerdiak Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Larunbatean 16:00etan hasiko den lehen finalerdian, lehen bi edizioetako txapelduna, Eiheralarreko Jerome Karrikaburu eta Andoni Ugalde oiartzuarra izanen dira aurrez aurre. Segidan, bigarren finalerdian, Anoetako Aratz Luixa eta Doneztebeko Imanol De Rueda ariko dira nor baino nor gehiago. Finala, zuzen bidean, azaroaren 30ean jokatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun