Malerrekako Rallya eginen dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2024ko azaroaren 21a

Malerreka Motorsport taldeak Malerrekako Rallya antolatu du larunbaterako. Goizean hasi eta Malerreka osoan barna, hainbat txandatan ariko dira autoak lehian. Horrek hainbat errepide mozketa eraginen ditu.

Larunbatean, hilaren 23an, 10:00etan hasiko dira autoak lehian, Orokieta eta Saldias artean, eta Lozabiain eta Ituren artean. Goizeko txanda bukatuta, auto denak Donezteben elkartuko dira berriz.

Arratsaldeko zatiak 17:00etan hasiko dira, eta lehenengo Doneztebe eta Beintza arteko zatia eginen dute, eta ondotik, Labaien eta Orokieta artekoa.

Autoak lehian ari diren bitartean hainbat errepide itxiko dituzte.

  • Saldiasko bidegurutzetik Zubietara doan errepidea 09:10ean itxi eta 13:30ak aldera irekiko dute.
  • Doneztebetik Labaien aldera doana 14:00etan itxi eta 18.30ak aldera irekiko dute.
  • Orokietako errepidea 08:50ean itxi eta 19:30ak aldera irekiko dute.
  • Doneztebetik Donamaria aldera doan bidea, berriz, 14:00etan itxi eta 19:00etan irekiko dute.

Bertzelako ordutegiei dagokionez, ortziralean, azaroaren 22an, 17:00etan autoak aztertuko ditu Bearzana pilotalekuan. 20:30etik 21:00ak arte berriz, eliza atarian eginen dute aurkezpena.

Larunbatean 10:00etatik 13:00ak arte eginen dituzte goizeko zatiak. 13:00etan autoak ikusteko aukera izanen da 17:00etan hasiko dira berriz ere. 20:00etatik 20:30era banatuko dituzte sariak, eta ondotik, 21:30ean afaria eginen dute Santamarian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun