Hileroko mendi irteera egin du Arkupeak elkarteko mendi taldeak. Azaroaren 19an, astearte goizean Sunbillan bildu eta lehen urratsak Bidasoko trenbidean barna egin zituzten 90 bat mendizalek, gero Bulatxiki aldera joateko. Legartzako iturrian freskatu eta indar berritu ondotik, Sunbillara bueltatu eta Elortxuri jatetxean bapo bazkalduta borobildu zuten azaroko hitzordua. Irudiak: Joxe Zubieta
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.