Donezteben ere etxebizitzari buruzko jardunaldi irekia eginen dute bihar

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 18a, 19:00

Doneztebe herritarrak zein ingurukoak gonbidatu dituzte biharko saiora. Irudia: Francis Vaquero.

Cederna Garalur elkartea etxebizitzari buruzko topaketa irekiak egiten ari da eskualdeko hainbat herritan. Beran eta Leitzan egin dituzte dagoeneko, eta bihar, hilaren 19a, Donezteben eginen dute.

Doneztebeko Herrigunean elkartuko dira 17:00etatik 19:00etara eta aitzinetik izena eman beharko da raldaz@cederna.es helbidean edo 607 67 87 45 zenbakian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun