22 eta 30 urte bitartean dituzte, eta hainbat hilabetetarako boluntario gisa lan egiteko ailegatu dira Nafarroara, Arterra Bizimodu, Ayuda Contenedores, Geltoki, Paris 365, Setem eta Tudela gizarte-proiektuetan, Europako Elkartasun Kidegoa programaren eskutik. Joan den asteburuan eskualdean izan dira, Doneztebeko Belbieretxea aterpean eta zenbait ekintza burutu dituzte. Tartean, Bertiz ere bisitatu dute (argazkian, Erreparatzeko zubian).
Nafarroako Gazteriaren Institutuak (INJ) toki mailan inplementatu du, eta, datozen hilabeteetan, bere esperientzia eta prozesuan hamar herrialdetako 21 boluntarioak (hamahiru emakume eta zortzi gizonezko) lagunduko ditu: Alemania, Eslovenia, Estatu Batuak, Irlanda, Italia, Frantzia, Britainia Handia, Serbia eta Turkiatik etorritakoak dira. Bertze hiru pertsona beste autonomia-erkidego batzuetatik datoz.
Europa mailako proiektu honen helburua da 18 eta 30 urte bitarteko gazteek hirugarren sektoreko boluntariotza proiektuetan parte hartzea, euren jatorrizko herrialdeetan edo atzerrian. Egiten dituzten jardueren artean, bazterketa egoeran dauden pertsonei laguntzea, jantoki sozialetan laguntzea edo aisialdi eta denbora libreko jardueretan edo zahartze aktiboan parte hartzea nabarmentzen dira.