Agoitzen jokatutako finalerdia irabazi arren, min hartu zuen Xanti Uterga doneztebarrak eta, hortaz, ezin izanen du azaroaren 16an, larunbatean 17:00etan Erriberrin jokatuko den finalean parte hartu. Eloy Otxandorena herritarrak hartuko du bere lekua. Zeberio II.a eta Otano, Otxandorena eta Barricarten kontra ariko dira.
Larunbatean 17:00etan hasiko den jaialdia DANAk Valentzian kaltetutakoen aldekoa izanen da. 22 urtetik goitikoek hamar euro ordaindu beharko dute; 16 eta 22 urte artekoek bortz euro eta 16 urtetik beheitikoak doan sartuko dira. Jaialdia hasteko, Matxin III.a eta Markel Leatxe donamariarra, Mikel Mikelarena oiztarraren eta Agirreabalaren kontra ariko dira.
Ondotik jokatuko dute final handia. Utergak ezin izanen du jokatu. Agoitzen jokatu zuen finalerdiko azken tantoetan giharretan min sumatu zuen eta, errekuperatzeko asmoz, aste osoan atseden hartu baldin badu ere, azkenean bertze norbaiti lekua uztea erabaki du. Eloy Otxandorena izanen da bere ordezkoa. Beraz, Zeberio II.a eta Otano, Otxandorena eta Barricarten kontra ariko dira finalean.