Euskal Jai Erremonte Fundazioak eta E•Remonte Iruña enpresak antolatutako Binakako erremonte profesionaleko txapelketak baditu bere finalistak. Faborito argirik ez bazen ere, finalerdietan esperoan zeuden serie buruek lortu dute finalerako txartela larunbatean Agoitzeko Toki Eder pilotalekuan jokatutako finalerdietan. Xanti Uterga doneztebarrak eta Barricartek 35-29 irabazi zieten Xuban Iturregi iruritarrari eta Ioni eta Zeberio II.ak eta Otanokk ere 35-29 irabazi zieten Eloy Otxandorena eta David Mitxeo doneztebarrei.
Bi partidak berdinduak izan ziren eta bukaera aldera erabaki ziren. Honela, azaroaren 16an, larunbatean Erriberrin jokatuko den finalean, Xanti Uterga doneztebarrak eta Barricartek, Zeberio II.a eta Otano izanen dituzte kontrario.