Gure eskoletan ikusten ditugu: geletan, patioetan, jantokian, komunetan, pasilloetan... Ez dira ikasleak, ezta irakasleak ere. Hezkuntza laguntza espezialistak dira.
Inklusioan eta hezkuntza kalitatean ezinbesteko papera jorratzen duten pertsonak dira. Izan ere, eta haien lanari esker, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasle aunitzek gela arruntetan ikasteko aukera baitute.
Familia eta irakasleekin elkarlanean, ikasle hauen autonomia garatzeko esku hartzea burutzen dute. Ikaskideekiko harremanak eta komunikazioa hobetzeko estrategiak eskura ditzaten bitartekari lanak egiten dituzte. Era berean, ikasle guztien ongizate fisiko eta emozionala zaintzen dute.
Halere, administrazioaren aurrean ikusezin bihurtu izanaren sentsazioa orokortu da HLE askoren artean. Horregatik, sinatzen dugunok, HLEren lanaren balioa nabarmendu nahi dugu eta azaroaren 14an eginen duten grebarako gure atxikimendua adierazi nahi dugu.
Zuekin gaude.
Sinatzaileak
Marina Argote, Itziar Zelaieta, Joseba legarra, Ines Arozena, Itziar Agirre, Aiala Grajirena, Nerea Meoki, Maite Lujanbio, Miren Urriza, Sara Maylin, Amaia Telletxea, Marta Orube, Izaro Alzuri, Jaione Andueza, Bittori Mendiburu, Elena Zabala, Laura Erasun, Idoia Bartolome, Teresa Kerejeta eta Yolanda Irigoien.