Egonaldian Iñigo Satrustegiren, Maite Mutuberriaren, Angel Erroren, Iratxe Retolazaren, Uxue Alberdiren eta Lizar Begoñaren lantegietan literaturaren ertzei erreparatu diete, zein bere begiradatik eta ibilbidetik.
Idazketa abiatzeko eta blokeoa hausteko erreferentziazko testuetaik abiatu dituzte beren lanak Satrustegirekin. Haurrentzako albumaren ezaugarriei erreparatu diete Mutuberriarekin, poesiaren izaera aztertu Erro eta Begoñarekin. Retolazaren tailerrean, idazketaren alderdi bisuala landu dute, eta Alberdirekin, berriz, narraziogintzan dabiltzanek kontuan hartu beharreko zertzeladak ikusi dituzte parte hartzaileek.
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, eguraldia lagun, asteburu zoragarria izan dute eta bertze behin ere, eta koadernoa bete zirriborro abiatu dira parte hartzaileak etxera, beren proiektuetan murgiltzeko txute berri batekin.