Valentziara bidaltzeko janari eta material bilketa eginen dute bihar Donezteben

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 5a, 09:30

Janari eta material bilketa bihar eginen dut Donezteben. Irudian suntsitutako Catarroja herria ageri da. Argazkia: Manuel Pérez García and Estefania Monerri Mínguez, Wikipedia.

Valentziako hondamendia pairatu dutenei laguntzeko material bilketa eginen dute bihar, azaroaren 6an, Donezteben. Bilketa zineman eginen dute 10:00etatik 15:00etara.

Bildu beharrekoaren zerrenda osatu dute:

  • Ura, prestatuta dagoen janaria eta kontserbak.
  • Lehen sorospeneko botikak.
  • Higiene pertsonaleko produktuak.
  • Linternak, maskarak, gomazko eskularruak, botak eta zabor poltsak.
  • Mantak eta  arropa helduentzat eta haurrentzat.
  • Etxeko animalientzat janaria.

Bildutako guztia Doneztebeko boluntario batek eramanen du Iruñera handik zuzenean Valentziara eramateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun