Saray Nafarroako Bularreko Minbiziaren Elkarteak antolatutako hamahirugarren martxa solidarioa egin zuten urriaren 27an, igandean, Iruñean. Bertan eskualdeko jendetza hurbildu zen, baita sunbildar kuadrilla izugarria ere. Azken urteetan bezala, aurtengoan ere DJ&J goiz goizetik giroa alaitzen aritu ziren. Familia argazkia ateratzeaz gain, berriki hildako Ainhoa Juanotena Aranbillet Doneztebarra gogoan eduki zuten.