Igandean hasiko da Bortz Kirol Txapelketaren hirugarren edizioa Donezteben

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 24a, 15:00

Hirugarrenez antolatu du Errekak Bortz Kirol Txapelketa. Izenak ongi dion bezala, bortz kiroletan lehian ariko dira txapelketako parte hartzaileak: xare, joko garbi, pleta, eskularrua eta esku-huska.

Igandean, urriaren 27an hasiko da lehia eta sei kirolari ariko dira txapelketan: Imanol de Rueda eta David Mitxeo doneztebarrak, Oizko Xuban Illarregi, Anoetako Aratz Luixa, Oiartzungo Andoni Ugalde eta azken bi edizioetako irabazle Eihalarreko Jerome Karrikabaru.

Igandean bi partida jokatuko dituzte bata bertzean segidan Ezkurra frontoian. 16:00etan Ugalde Illarregiren kontra ariko da eta bigarren partidan Mitxeo de Ruedaren kontra.

Dena ongi bada, finala azaro hondarrean egitea da asmoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun