Filmin plataforman zabalduko dute Zubietan grabatutako 'Negu Hurbilak' pelikula

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 19a, 09:00

Filmin streaming plataformara ailegatuko da urriaren 25ean Zubietan grabatutako 'Negu Hurbilak' pelikula. Negu kolektiboaren lehen filma da, eta Jone Laspiur aktorearekin batera hainbat zubietar agertzen dira bertan,  gehienbat Anita Hualde, Ibai Juanikorena, Markos Juanikorena, Batixta Santesteban eta Beñardo Iparragirre.  Ihesaldi bat du abiapuntu pelikulak.

Zineman ikusgai egon ondotik eta hainbat jaialditan erakutsi ondotik ailegatuko da pelikula Filminera. Locarnoko (Suitza) Nazioarteko Zinema Jaialdiko Cineasti del Presente sailean izan zuen mundu mailako estreinaldia eta Epaimahaiaren Aipamen Berezia eskuratu zuen. Zubietan 2022an erakutsi zuten, eta aurten Donezteben ere eman dute pelikula.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun