Autoen bilgunea izanen da larunbatean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 17a, 14:00

Azken urtetan bezala, aurten ere Donezteben elkartuko dira auto klasikoak

Autoak izanen dira protagonista larunbatean, hilaren 19an, Donezteben. Goizean automobilen ondareari buruzko Nafarroako jardunaldiak eginen dituzte, eta arratsaldean, aldiz, 4x4 proba eginen dute Aparanen.

Clasicos San Fermin Elkarteak urteroko hitzordua antolatu du Donezteben. 09:00etan elkartuko dira autoak eta 10:30ean Malerreka barna itzulia egitera aterako dira. Ondotik, 12:00etan Errekako dantzarien emanaldia izanen da 14:30ean bazkaria izanen dute. Bazkaria girotzen Doneztebeko erraldoiak eta joaldunak ariko dira. Horrez gain, auto klasikoen erakusketa ere egonen da ikusgai.

15:00etan, aldiz, Aparanen Doneztebeko 4x4 proba eginen dute. Boma taldeak antolatu du proba, eta izena emateko 697 47 52 78 zenbakira idatzi behar da. Arratsean, Doneztebeko ostatuetan gaupasa izanen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun