Horietako hiru eskualdeakoak izanen dira: Imanol de Rueda eta David Mitxeo doneztebarrak eta Xuban Illarregi oiztarra. Gainerakoan, Anoetako Aratz Luixa, Oiartzungo Andoni Ugalde eta azken bi edizioetako irabazle Eihalarreko Jerome Karrikaburu ere ariko dira txapelketan.
Izenak ongi dioen bezala, bortz kiroletan lehian ariko dira txapelketako parte hartzaileak: xare, joko garbi, paleta, eskularrua eta esku-huska.