Ohiko egitarau zabalarekin Euskararen Eguna antolatu dute Zubietako gazteek urriaren 11-12ko astebururako.
Urriaren 11n, ostiralean 18:30ean, Julieta Itoiz, Aroa Huarte eta Nicolas Albaren Amets egiten den basoa liburuaren aurkezpena eginen dute herriko eskolan. 20:00etan pintxo lehiaketa izanen dute Errandonea ostatuan (pintxoak entregatzeko epea 18:00etatik 19:30era). 22:00etan mus txapelketa jokatuko dute Errandonean. Ordu berean, Herriko Ostatuan, Bidenabar musika taldearen emanaldia izanen dute.
Urriaren 12an, larunbatean, 10:00etan hasita, herriko eskulangileen lanak egonen dira ikusgai eta erosgai plazan. Urdaiazpiko eta gazta apustua ere eginen dute. 11:00etan joaldunak ibiliko dira. 12:00etan Doneztebeko Erreka dantza taldeko dantzari ttikien emanaldia. 14:00etan herri bazkaria. 18:00etan Mutil Gazteak txaranga ibiliko da. 22:30ean Imuntzo eta Belokiren musika eta gauerdian hasita, Iratzar taldearekin erromeria.